Burkoan babestu da, ohi bezala. Aurpegia estali du, mundua ixteko intentzioz. Egunero entzun behar izaten dituen biraoak datozkio behin eta berriro burura. Merezi dituelakoan, are eta okerrago sentiarazten da. Ohitura suntsitzailearekin jarraituz, hutsaren hurrengoa dela errepikatzen dio bere buruari. Hainbat alditan entzun duena sinetsaraziz. Faltan botatzen du aspaldiko babes hura. Baina beldurrak sortutako irudizko kateek itxi diote ahoa. Ez da pentsatzeko gai. Argiak ez du lekurik bere egunerokotasun ilunean. Ez da ondoan duen telefonoan zenbaki batzuk markatzeko gai, bakardadeak estali baitizkio begiak, jipoiek lotu eskuak... Ahaztua du, iraultza txikiena ere nonbaitetik hasten dela.
No hay comentarios:
Publicar un comentario